Gertakizuna

Subijana and Cia., lantoki hutsa baino gehiago
Data 1879(e)ko otsailak 4, asteartea
Azalpena
1879 urtean sortu zen. Papegintza zuen ardatz, gero oihalgintza. Papera egiten zuten idazketa, inprenta eta multikopistetarako. Amasa-Villabonako ekonomiaren pisuzko bi jarduera izendatu beharko bagenitu oi- halgintza eta papergintza izendatu beharko genituzke. Salvadora eta Portu  (Papelera del Oria gisara ezaguna, Zizurkilen kokatua bada ere Villabonako herritar askok lan egin zuten bertan, baita egun ere) lantegietan gauzatuko da jarduera hori hain zuzen ere. Ohialgintzak, Gipuzkoako ekonomiaren baitan aintzat hartzeko moduko pisua izan zuen. Villabonaren kasuan, Salvadora lantegian garatuko da jarduera nagusia. Lan- tegi hau, herri dinamikaren  zutoinetako bat izango da eta bertako jabeak politika- rekin ere lotura estua izango dute, beti ere Francoren eta bere aliatuen esanetara. Gi- puzkoako oihalgintzaren azpi sektore nagusi bezala izendatua izan zen. II. Errepublikaren ziklo osoan greba konstante bat izango da. Lan eremuarekin ha- rremana dutenak izango dira nagusiki; baina izango dira bestelakoak ere, iraultza- rako deia egiten zutenak, kasu, CNTk deituta. Aldi honetan mota guztietako gatazka sozial eta laboralak gertatuko dira eta hauek neurri handi batean II. Errepublikaren ga- rapena asko oztopatuko dute. Giroa gatazkatsua zen oso. Neurri handi batean errepublikari ezarritako igurikape- nak oso handiak izan baitziren eta haien betekizuna ez zen nahi zen molde eta errit- moetan gertatzen ari. Iskanbila eta nahas mahasa oso hedatua zegoen Gipuzkoa osoan. Sindikalgintzari erreparatzen badiogu ikus dezakegu UGT zela langile ikuspegitik in- dar erreferentea. Abertzaletasunaren eremuan SOVen (Euskal Langileen Elkartasuna) garapena oso motela izan zen. Ez zuen bere jarduera sindikala inolaz ere definitua. Apurka ordea indarra hartzen joan zen. Aitzolek El Día egunkarian SOVeko afiliatuen inguruan, Carlton Hotelean emandako hitzaldi batean esandakoa, sindikalgintza abertzalearen inguruan: “de ello se deduce que si en 1931 el número de obreros afiliados a Solidaridad de Obreros Vascos fue de 4673, en 1932 se llegó a 9420 el número de cotizantes, y conste que en esta cifra faltan los obreros vascos de Amasa, Urretxu....” (Barruso 1996: 199) Komunismoa oinarri zuen sindikalgintza, berriz, kasik existitu ere ez zen egiten. Anarkismoak oso garapen apala  izan zuen, kasik existitu ere  ez.  Komunismoa eta anarkismoa oinarri zituzten jarduera nabarmenenak Pasaia eta Errenterian gertatu ziren. Bertan jaioa zen Marcos Ortega Alday, gerora Villabonara, bizitzera etorria.
Oharrak
Estekak Ekonomia

Agiriak

Command item
Command item
  
descripcionTema
erregistrorik ez dago erakusteko

Itzuli