Gertakizuna

Euskal Estatutua: orduan ere hecho diferencial vasco nonbait
Data 1933(e)ko azaroak 3, ostirala
Azalpena
Donostiako Ituna bilkuran eta oroar Errepublikaren gauzapena bermatzeko unean gai gakoetako bat (eztabaidak gaur ere gaurkotasuna du) Espainiaren baitako hainbat lurraldeek zituzten nazio aspirazioak zeuden. Donostiako Itunean bertan, hainbat naziok, autonomia eskuratu ahalko zutela adostu zen, Gorteen onarpenaren ondoren. EAEn autonomiaren gaia ez zen Katalunian bezala ebatzi; horregatik errepublikaren lehen biurtekoan autonomiaren gaia gatazka iturri izan zen. II. Errepublikan onartu ziren bi Autonomia Estatutuek oso ibilbide desberdina izan zuten. Kataluniakoa berehala adostu zen (murrizketa nabarmenak egin ondotik). 1932ko irailaren 9an onetsi zuten, ordea, Donostian, Aldundiaren jauregian, Euskadiri zegokiona, sinatu bai baina bi urte beranduago arte ez zen onartua izan; 1936ko urriaren 1 arte ez zen gauzatu praktikan; ordurako ia Euskal Herri osoa tropa frankisten esku zegoen. Prozesua, hika mika handien artean burutu zen. Beronen garapenean bi eragileren parte hartzea nabarmendu behar da, batetik EAJrena (Udal Batzordeen bitartez) eta bestetik gainerako alderdi errepublikarrena. Azken hauek euren indarrak, Aldundietan biltzen zituztelarik. EAJk indar handia egin zuen eta udal mugimendu bat martxan jarri (bere alkate eta ordezkarien bitartez). Alderdi errepublikarrek ere bere ahalegina egin zuten zentzu honetan. Bi Estatutu egitasmo ziren mahai gainean, beraz. Herria ulertzeko bi manera desberdin. Eta desadostasun handiak haien artean, batez ere, egitasmoaren interpretazioan. 1931ko ekainaren 14ean, hainbat udal ordezkari Lizarran bildu ziren, bertan Euskal Herriko Udalerrien bilkura egin zuten, Euskal Estatuaren Estatutu Orokorra onartu zen (aipatu testua Eusko Ikaskuntzak prestatu zuen). Amasa-Villabonako ordezkari gisara Valeriano Saizar Arteaga joan zen aipatu bilkurara.Bertan, errepublikarrentzat onartu ezinak ziren bi disposizio proposatu zituzten abertzaleek: Euskadik lehentasunezko harreman diplomatikoak izango zituela Vatikanoarekin eta norbaitek eskubide politikoak izan nahi bazituen gutxienik 10 urteko egonaldia ziurtatzea euskal lurraldeetan. Ez zegoen beraz, abertzaleen eta errepublikarren artean akordiorako aukera gehiegirik. 1933ko azaroaren 5ean aipatu Estatu hori bozketara eraman zen. 10 artikuluz osatua zegoen, hainbat disposizioz lagunduta.
Oharrak
Estekak

Agiriak

Command item
Command item
  
descripcionTema
Euskal Estaturako estatutu orokorra. Bestelakoak
Euskal Estaturako estatutu orokorraren plebiszitua. Bestelakoak

Itzuli