Gertakizuna

Langile mugimenduaren arrastoak Amasa-Villabonan
Data 1933(e)ko urtarrilak 31, asteartea
Azalpena
Amasa-Villabonako ekonomiaren pisuzko bi jarduera izendatu beharko bagenitu oihalgintza eta papergintza izendatu beharko genituzke. Salvadora eta Portu (Papelera del Oria gisara ezaguna, Zizurkilen kokatua bada ere Villabonako herritar askok lan egin zuten bertan, baita egun ere) lantegietan gauzatu zen jarduera hori hain zuzen ere. Ohialgintzak, Gipuzkoako ekonomiaren baitan aintzat hartzeko moduko pisua izan zuen. Villabonaren kasuan, Salvadora lantegian garatuko da jarduera nagusia. Lantegi hau, herri dinamikaren zutoinetako bat izan zen eta bertako jabeak politikarekin ere lotura estua izan zuten, beti ere Francoren eta bere aliatuen esanetara. Gipuzkoako oihalgintzaren azpi sektore nagusi bezala izendatua izan zen. II. Errepublikaren ziklo osoan greba konstante bat izan zen. Lan eremuarekin harremana dutenak izan ziren nagusiki; baina izan ziren bestelakoak ere, iraultzarako deia egiten zutenak, kasu, CNTk deituta. Aldi honetan mota guztietako gatazka sozial eta laboralak gertatu ziren eta hauek neurri handi batean II. Errepublikaren garapena asko oztopatu zuten. Giroa gatazkatsua zen oso. Neurri handi batean errepublikari ezarritako igurikapenak oso handiak izan baitziren eta haien betekizuna ez zen nahi zen molde eta erritmoetan gertatzen ari. Iskanbila eta nahas mahasa oso hedatua zegoen Gipuzkoa osoan. Sindikalgintzari erreparatzen badiogu ikus dezakegu UGT zela langile ikuspegitik indar erreferentea. Abertzaletasunaren eremuan SOVen (Euskal Langileen Elkartasuna) garapena oso motela izan zen. Ez zuen bere jarduera sindikala inolaz ere definitua. Apurka ordea indarra hartzen joan zen. Aitzolek El Día egunkarian SOVeko afiliatuen inguruan, Carlton Hotelean emandako hitzaldi batean esandakoa, sindikalgintza abertzalearen inguruan: “de ello se deduce que si en 1931 el número de obreros afiliados a Solidaridad de Obreros Vascos fue de 4.673, en 1932 se llego a 9.420 el número de cotizantes, y conste que en esta cifra faltan los obreros vascos de Amasa, Urretxu...” (Barruso 1996: 199) Komunismoa oinarri zuen sindikalgintza, berriz, kasik existitu ere ez zen egiten. Anarkismoak oso garapen apala izan zuen, kasik existitu ere ez. Komunismoa eta anarkismoa oinarri zituzten jarduera nabarmenenak Pasaia eta Errenterian gertatu ziren. Bertan jaioa zen Marcos Ortega Alday, gerora Villabonara, bizitzera etorria.
Oharrak
Estekak Ekonomia

Agiriak

Command item
Command item
  
descripcionTema
erregistrorik ez dago erakusteko

Itzuli