Gertakizuna

Zubimusu, zubi bat baino gehiago
Data 1936(e)ko abuztuak 13, osteguna
Azalpena
Emilio Mola jeneralak, El Director bezala ezagutuak, egindako diseinuari jarraiki 1936ko uztailaren 18an martxan jarri zuen Estatu Kolpearen ondoren, Nafarroan altxa ziren tropak, Iruñeatik barna, Gipuzkoan sartu ziren hiru zutabe desberdinetan, haien helburua lehenbailehen konkista burutzea zen. Zutabetako bat, Goierri izenekoa, hiru unitate desberdinez osatua zegoen. Hauetako unitate bat Pedro Cayuela Teniente Koronelak zuzentzen zuen. Beasain uztailaren 27an, Ordizia abuztuaren 1ean eta Tolosa abuztuaren 11ean hartu ondoren, helburu militar garrantzitsuena Oria bailaratik barna Andoain aldera iristea zen; hori baitzen modu bat Donostia presionatzeko eta Oiartzun inguruetan dagoeneko altxatu zirenekin bat egiteko. Honen aurrean, errepublikarrak, Andoain aldera atzeratu ziren, Buruntza- Santa Barbara- Santiagomendi inguruetan babes eta defentsarako lerro bat eraikitzeko asmotan. Francoren aldekoei Villabonarako sarrera oztopatzeko, abuztuaren 13an, Zubimusu zubia lehergailuen bitartez lehertzea erabaki zen. Villabonan errepublikarrek burutu zuten ekintza militarrik esanguratsuena izan zen. Frankistek, informazioa eskatu zuten gero nork edo nortzuk egin zuten ekintza hori jakin nahi zutelako. Noski, zigortzeko. Honek, noski Cayuela Tenientea Zizurkil, Aduna eta Sorabillatik sartzera behartu zuen. Gaur badakigu, nork parte hartu zuen zubiaren leherketan. Jakina da, zubiaren ber eraikuntzan parte hartze zuzena izan zuela gero; Juan Migel Lasa Arrastoak jaunak hain zuzen ere
Oharrak
Estekak Zubiak
Bonbardaketak
Obrak

Itzuli