Pertsonaia

Jose Darras Otegi
Historia
Subijanan lan egiten zuen, grabatzaile gisara. Frantzian babes hartu behar izan zuen gerrak eztanda egin zuenean. Gero, Donostian jarri zuen bere bizilekua. Herritarren borondate subiranoaren gainetik Gobernadore Zibilaren eta frankisten borondatea eta inposizioa gailendu zen epe historiko honetan, Amasa Villabonako bizitza sozial eta politikoan legitimitatea, gobernatzeko, indarrez lortu zuten, herritarren hitza eta erabakia etengabe zapalduz. Aztergai dugun epe historiko honetako hauteskunde emaitzen azterketa soil bat egitea nahikoa da ikusteko: frankismoa defendatzen zuten alderdiek ez zituzten Villabonako Udalean agintzeko behar besteko botoak (demokratikoki) eskuratzen baina, legitimitatea indarrez lortzen zuten. Diktadura aldien ezaugarri nabarmena. Botere absolutua gizon baten eskuetan. Bai estatuan baita Amasa Villabonan ere. Amasa Villabonan gerra lehertu zenean Federiko Urdanpilleta zen alkate. Zinegotziak berriz : Jose Ignazio Iñurrita, Valeriano Saizar, Victor Arregi, Jose Darras eta Jose Sorregieta. Gerrak eztanda egitearekin batera, errepublikar zein abertzale askok ihesari eman zioten. Ordurako Bilbora eta beste hainbat tokitara ihes eginak ziren errepublikarrak; baina Villabonatik kanpo ere, haien eskubide osoz Amasa-Villabonako Udal kudeaketa burutzen jarraitu zuten. Tartean ziren Villabonakoak ziren hainbat abertzale zein errepublikar. Gero haietako askok, Bilbo erortzearekin batera aurrea egin zuten. Santanderrera. Han izan zen Amasa-Villabonako herritarren erortze eta atxilotze kopururik handiena. Amasa-Villabonako FET-JONS alderdiko buruak, Juan Barbek, bere agintaritzaren legitimitatea arriskuan ikusten du eta txostena helarazten die FET-JONSeko kideei esanez: “... este ayunta- miento usaba un sello falsificado de la Corporación Municipal de esta villa”. Noski Bilbotik dokumentuak zigilatzen zituzten, hura zen Villabonako alkate legitimoa. Besteak, indarrez zeuden herrian agintzen. Dokumentuan azterketa eginda, ikus dezakegu,  Jose Darras izan zela, gerra lehertu aurretik Villabonako alkatea. Darras jaunak, Amasa-Villabonako abertzaletasunaren espazio politikoan garatu zuen bere jarduna eta Udal kudeaketari oso lotua egon zen bere ekinbidea. 1934. urtean, Federico Urdanpilleta eta bere Udal Taldeari -Valeriano Saizar, Jose Darras, Jose Sorreguieta, Jose Ignacio Iñurrita, Victor Arregui-  kargu publikoak betetzeko euren eskubidea ukatu zieten agintari militarrek. Hauek, behartuta euren dimisioa eman behar izan zutelarik. Bere ordez, Pedro Mutio, izendatu zuten alkate. Dagoeneko gerra prestatzen ari ziren. Fronte Popularreko gobernuak, ordea, legalitatea berrezartzeko saiakeran berriro bere zereginetara itzuli arazi zituen. Talde horretan zen Jose Darras.  Jose Darras,  II.Errepublikako azken alkatea izan zen eta  Bilbotik, derrigorrezko ihesaldian, Amasa-Villabonako herria kudeatzen jardun zuen
Oharrak
Estekak Alkateak
Hauteskundeak
Zinegotziak

Agiriak

Command item
Command item
  
descripcionTema
erregistrorik ez dago erakusteko

Itzuli