Pertsonaia

Jose Sorregieta
Historia
Gerraurretik, Frantziara ihes egin zuen, Mutriku lehenik (gaua pasa zuen arrantzale baten etxean), Bermeo gero, itsasoz, Frantziara iritsi zen. Orduz geroztiz, Josek oso maite zituen arrantzaleak, lagundu ziotelako. Maindire zuri zuriak ezarri omen zizkioten. Udal zinegotzia izanik bere burua arriskuan zegoen. Erbestetik itzuli zenean, Salvadoran lan egiten saiatu zen (aurreko lan leku bera). Hango gerentearekin adostu zuen baina berehala etorri ziren salaketak Tolosako komandantziatik eta urtebete luze egon zen lanik egin gabe. Egoera hain zailetan laguntza bila abaitu zen eta Zizurkilgo Victor Gonzalezekin hitz egin zuen, hark bere gestioak egin eta salaketak jasotzeari utzi zion Josek. Behin Juan Barbek Villabonako taberna batean "asmatu huan earki hik martxa egitean". Errepublikarra zen, bere senideen esanetan, erradikala, AzaƱaren aldekoa zen eta Euskal Estatuaren aldekoa zen eta garrantzia berezia ematen zion justizia sozialari. Beti itxaropentsu zegoen errepublika berriro etorriko zelakoan. Libertatea bai libertatea bai baina beti eskuk lotuta esan ei zuen berak. Josek Falangera afiliatzeko gonbiteak jaso zituen, Antton Subijanak egun batean " hi Pepe orain txapela gorria jarri beharko dek" (gerra irabazi zutenez), Josek " nik ezta pentsatu ere, nik ez diat hik bezala pentsatu nahi". Gerraaurretik, zinegotzia zela egunkarietan idazten zuen.Sarri bere idatziei kontraposizioa eskaintzen, berak erantzuten zuen. Herriko seme gisa izendatzen zituen bere artikuluak. Udal jarduneko gaiak izaten ziren kasurik gehinenetan. Formazio zabalekoa, Udal kudeaketan oso inplikatua zegoen. Erbestea, Hendaia inguruan pasa zuen. Bere ama eta anaiak bidaltzen zioten dirua.
Oharrak
Estekak Zinegotziak

Agiriak

Command item
Command item
  
descripcionTema
erregistrorik ez dago erakusteko

Itzuli