EAJkoek eta errepublikarrek, desberdin pentsatzen zutela nabarmena da. Bistan da, emakumea bera ulertzeko modua ere. Larrekoren (Fermin Irigarai) testua irakurrita aldeak uste dut nahikoa argigarriak direla.

Bi elementu aintzat hartzeko: bata testu osoan, emakumearen eta gizonezkoaren berdintasun konparazio malapartatua egiten saiatzen da (argi adierazten du ez duela gehiegi sinesten horretan gizona argiago eta ikusten baitu adimenez eta indarrez!) eta bigarrenik, berdintasun kontzeptua feminismoa (hots emakumea gizondu beharrezkoen ulertzeko moduarekin erkatzen du. Historiaren faltsutze etengabearen beste episodio bat. Berdintasunaren diskurtsoa nire ustetan nahikoa perbertsoa bada eta gaur gaurkoz ere, ohikoa da feminismoaren posizioak berdintasunaren terminoetan planteatzea.

Errepublikaren alde jardun zuten eta nik elkarrizketatu ditudan lekuko guztiak, bat etorri dira, zera esaten: errepublika garaiak balio aurrerakoi eta ezkertiarrak sustatu ziren aldi bat suposatu zuela, demokrazia ariketa bat. Eta gerra galdu eta hamarkadetan isilpean gorde badituzte ere balio horiek belaunaldiz belaunaldi (guk mikroa jarri arte) bada ere segida eman dietela, eremu pribatuan behintzat. Gaur ordea, eskerrik pertsona horiek historiaren protagonista izatera pasa dira.

EAJren inguruan ere emakumeek euren antolaketa eredua garatu zuten, Emakume Abertzale Batzaren inguruan. Herriz herri antolatuta zeuden. Hauen kasuan, euskal kultura eta tradizioak sustatzeari begira lan egin zuten. Gure herrian bada kasu bat, zeinak, EABko kide gisa, errepublikarrak elizara eramateko ahalegin sutsua egin zuen, behin gerra amaitu ostean.

Zerbait aurreratu dugu dena den, 1932an eztabaidaren fokoa emakumeen gaitasunetan kokatua baitzegoen. Clara Campoamorren[1] diskurtsoak nik uste dut, garaiko testuinguruan, ekarpen itzela egiten duela, bi norabidetan gainera: berak alderdiaren irizpideen gainetik bere balio sinesmena defendatzen duelako eta bestetik, berak bakarrik, ausardia ariketa oso aparta egiten duelako, haize kontra. Errepublikarren artean ere, zeuden desberdintasunak agerian jarrita. Victoria Kent eta Clara Campoamorren eztabaidak nire ustetan bi elementu jartzen ditu mahai gainean: bata, orduan ere ezkertiarrak oso barne kohesioa murritza zutela eta euren indar ideologikoa oso apala. Victoria Kenten bere postura posibilista agertu zuela, politikan oso ohikoa dena arazoak ez bilatzeko. Eta Campoamorrek, berriz, bere errebeldia erakutsi zuela eta aurre egin ziela, gizonez betetako erakunde batean, haize fresko pixka bat eskainiz.

Emakumeen artean ere posizioak oso muturrekoak zeuden. Hor ditugu esaterako, errepublikarren emakumeak, isilpean egotera kondenatuak baina oso aurrerakoiak, zigor handiak jaso zituztenak (infantizio delituak egotzita, abortatzeagatik 36 hilabeteko espetxe zigorra, ile mozketakk, espetxealdi luzeak). Bestetik, EAJkoen emakumeak, EABren inguruan antolatuak-ekonomikoki aurrekoak baino ahalmen handiagoarekin- elizaren ekimenak eta sustatzen, kultura jarduerekin batera... hauek ere zigorra jasan zuten (ile mozteak, kartzela...) eta bestetik, Francoren aldekoen emakumeak, margaritak : irain, burla, desfile etab... errepublikaren alde ari zirenen aurka. Emakumea, emakumea umiliatzen errealitate bat zen.


[1] http://sociedad.elpais.com/sociedad/2006/10/01/actualidad/1159653602_850215.html