Ez dut hitzik esango, azal hauxe erakutsi baino ez. Norberak atera bitza, ondorioak. Nik bakarra aterako dut: posible ahal da honen ondoren Gipuzkoan irakurriena den egunkaria izaten jarraitzea?. Horregatik da inportantea oroimena eta memoria egitea.

Aitzol energumeno gisa izendatzen duen egunkariak titular nagusi hau publikatzen duen egun berean, gauean bertan, Hernaniko hilerrian, Aitzol eta Villabonakoa zen Jose Adarraga hil zituzten, fusilatuta. Botere banaketa zegoen orduan ere, nonbait.