Negar franko egingo zuen aitak dokumentala Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldian ikusgai

 

Negar franko egingo zuen aitakdokumentala Villabona-Amasako herritarren testigantzak jasotzen ditu, eta gerraostean bizilagunen arteko elkarbizitza nola berregituratzen joan zen azaltzen du. Bertha Gaztelumendik zuzendu du filmak. Proiekzioaren ondoren, solasaldi bat egongo da eta, bertan, zuzendariarekin batera, testigantzak eman dituzten protagonista batzuk ere izango dira. Villabona-Amasako oroimen historikoa berreskuratzeaz gain, Gipuzkoako beste herrietan horrelako esperientziak egiteko eredu izatea du helburu dokumental horrek.Gipuzkoako Foru Aldundiaren Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren Zuzendaritzak bultzatutako dokumentala da eta apirilaren 24an proiektatuko da, 16:30ean, Victoria Eugenia Antzokian.

Izan ere, Negar franko egingo zuen aitak dokumentala Zaharrak Berri programaren fruitua da.Zaharrak Berri programaren xedea oroimen historikoa berreskuratzea da, gerra baten ondorioz herrietan pitzatutako elkarbizitza nola berreraiki zen jakitea eta belaunaldi berriei transmititzea.Villabona-Amasako testigantzak jasotzen dituen dokumentala Gipuzkoako edozein herritan egokitu ahal izatea errazteko eskuliburua ere landu du Zaharrak Berri programak.Xabier Urmeneta, Bertha Gaztelumendi eta Ainhoa Urmeneta eskuliburuaren egileak dira. Bertan azaltzen dute nola diseinatu zuten ekintza eta hainbat jarraibide eskaintzen dituzte ezaugarri honetako proiektu bat egiterakoan lagungarri izan daitezen.

 

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2015