Abenduaren 12an, aitortzak eta justiziak urrats berria emango dute Villabonan inolako zalantzarik gabe. Horretan gabiltza azken sei urtetan eta horretan jarraituko dugu behar diren beste guztietan ere. Lehen aldiz, modu ofizial batean eta elkarte memorialistikoen elkarlanaren ondorioz (Aritza Kultur Elkartea eta La Ilusion Oreretako Elkartearen artean), Mauthausen-Guseneko kontzentrazio eremuetan egon ziren herritarrak omenduko ditugu.

Baita bestelako kontzentrazio eremuetan egon zirenak ere -Gurs-ekoan kasu. Bi pertsona gogoratuko ditugu bereziki. Lehena, Adolfo Lozano Olazabal, Villabonakoa, II.Errepublikan Ejertzitoko Tenientea izatera iritsi zen. Gerra galdutako askoren trantze berean, ihesari ekin zion Frantzia aldera, han atxilotu eta Frantzia Alemanen esku geratu zenean, bertako kontzentrazio esparru gogorrenetako batean hil zen (1941eko azaroaren 7an), Gusenekoan, Mauthausenekotik pasa ondoren (ondoan kokatuak daude). Guk bilatu dugun dokumentu bakarra heriotzaren arrazoiak esplikatzen Mauthausenen izan da eta bertan biriketako neumonia jartzen du, heriotzaren arrazoi gisara. Urtebeteren ondoren Adolfok bertan pasa zituenak imaginatzea ez da zaila. Irakaslea zen ogibidez Hernanin. Gero ofizio hau utzi eta ejertzioan jardun zuen bere ibilbide profesionala. Gerraren lehen lerroan borrokan aritu zen. Bere alaba Concepci√≥n Lozano Bengoa, gurekin izango da larunbatean. Adolfok, ez zuen inoiz bere alaba ezagutu. 

 

Bigarrenik, Alberto Beafourt gogoratuko dugu. Berak zorte hobea izan zuen. AEBk Mauthauseneko eremua liberatu zutenean (1945eko maiatzaren 5ean), bera tartean zen eta aske geratu. Bera Villabonan jaiotakoa bazen ere bere bizitza Frantzian egin zuen eta ez dugu geroko bere arrastorik.

 

Naziek eraiki zituzten kontzentrazio eremuak, bortxaren eremu instituzionalizatuak ziren, Estatuaren mende zeuden funtzionarioek bertan zeuden herritar babesgabeei mina eta kaltea eraginez -inolako eskubiderik gabe subjetu gisara tratatuz- erabateko dominazioaren sentsazioa gailentzeko, gu gara munduaren jabe, min eta kaltea eragiteko zentro politikoki antolatuak ziren. Tortura eta lan behartuen bidez, Espainikoa Gerra Zibilean, gorriak bezala konsideratuak ziren herritarrak zigortzea zuten helburu. Guzti hau, Alemanek eta Italiarrek Francori bere sarraskiak egiteko emandako babes eta laguntza erabatekoaren testuinguruan ulertu behar ditugu. Gerra amaituta ere, laguntza horrek jarraitu zuen.