Pertsonaia

Pilar Garcia Otegi
Historia
Pilar Ortiz Otegi, 1914eko apirilaren 28an jaio zen. 2006ko urriaren 1ean zendu. Virgilio Ortiz de La Llosarekin ezkondu zen eta 3 seme alaba izan zituen. Beste sei emakumerekin batera-Evarista Sasianbarrena, Pilar eta Dolores Arrillaga, Ignacia Don eta Gregoria eta Maria Jesus Irazu- prozesatua izan zen, erreboltari hauspoa ematearen akusaziopean atxilotua izanik.  Epaiketa egin bitartean Donostiako San Jose Asiloan eta Ondarretako espetxean izan zituzten preso. Erregimenak,  aski froga bilatu ez zuenez, absolbituak izan ziren, gero. Zigor ekonomikoak ezarri zizkieten, ordea. Garaiko agintari militarrek Villabonakoak ziren emakume hauek rabiosas separatistas bezala izendatu zituen, antza, Txokolonean Manuel Garate frankistak - frentetik atseden hartzera etorri zela eta zelatari lanak egin zituen batean, emakume hauen ahotik zera entzun zuelakoan: estáis fusilando a inoncentes, teneis superioridad aérea, pero estáis matando a inocentes". Garatek, hau Babrberi esan zion eta bistan da salaketak bereahala iritsi ziren . Bere aurkako akusazioak, Villabonan bertan eraiki ziren eta akusatzaile nagusiak Juan Barbe eta bere laguntzaile leiala zen Manuel Garate izan ziren, garaiko dokumentuetan jasota dagoen moduan. Modu berean, autoritate militarrek egin zituzten informe aunitzetan Pilar furibunda nacionalista gisara aurkeztu zuten. 1937ko ekainaren 2an, autoritate militarrek haien aurkako akusazioak egin zituzten eta epaiketa burutu bitartean Donostiako San Jose Asiloan sartu. 1937ko abuztuaren 18an haien aurkako prozesamendua abiatu zen eta 1938ko urtarrilaren 25ean froga faltagatik aske geratu ziren. Espetxe zigorra sahiestu bazuten ere, bestelako jazarpenak jasan behar izan zituzten. Gure eskuetan dagoen dokumentazioen arabera, Udalak berak, Barbe buru zela, garaiko agintariei emakume hauen ondasun eta baliabideen inguruko informazio zehatza eskaini zien. Saiatu behintzat saiatu ziren merezi zuten zigorra ezartzeko, emakumeak eta abertzaleak izateagatik. Bere aurkako akusazioaren oinarri nagusia, Pilarren anai Rafael Ortiz Otegiren, militantzia sozialista izan zen (Frontean jardun zuen honek, eta Frantziara ihes egitea lortu zuen itsasoz). Beste anai bat ere Parisen bizi zen. Hark beti animatu zuen Pilar berekin hara bizitzera joateko, gutunen bidez eta. Pilarrek bere anaiarekin batera Parisera bizitzera joatea erabaki zuen baina antza Juan Barbek bere gutun horietako bat ireki eta jakin egin zuen Pilar Parisera joatekoa zela, honela, atxilotu egin zuten. Orduan, espia zela akusatu zuten. Pilarrek Barberen arrebekin harremanak zituen eta sarri haiekin egoten zen Centro Carlistaren egoitzan (Barbetarrak oso karlistak ziren); bertan antzerkia eta bestelako jarduera kulturalak burutzen zituzten, Pilarrek lagunak zituen eta bera errepublikarra izanik ere, sarri han egon ei zen. Pilarren etxean denak errepublikarrak ziren, ezkutuan zeramaten baina. CNT ingurukoak. Gerra ondotik,  Mari Cristina Hotelean lan egin zuen. Gerra, lehertu zenean ihes egin zuten familia osoak Oriora. Itzuli zirenean haien etxean sartu ziren, lapurtzeko.
Oharrak
Estekak Kartzela
Emakumeak

Agiriak

Command item
Command item
  
descripcionTema
erregistrorik ez dago erakusteko

Itzuli