Pertsonaia

Rafael Garcia Otegi
Historia
Rafael Ortiz Otegi, 1921eko  urriaren 21ean jaio zen Villabonan, inpresorea ogibidez, Subijanan lan egiten zuen. Izquierda Republicanako militantea izan zen. 1934eko Iraultzan parte hartzeaz akusatu zuten Andoaingo Guardia Zibilak egindako informeen arabera. 1936eko urriaren 21etik aurrera Frontean jardun zen, 32. batalloieko (UHP) kidea izan zen. UGTrena zen aipatu batalloia.  Hastapen batean, Arrasaten, Albertian eta Bizkaian ibili zen. Gero Zornotzan zauritua izan zen eta Llaneseko erietxean egon zen. Behin zauriak sendatuta, uztailaren hasieran berriro Fronteari atxiki eta Santander aldera joan zen. 1936eko abuztuaren 26an beste hainbat billabonatarrekin gertatu antzera atxilotua izan zen,  ihes egiten ari zela, itsaso zabalean, Alerr bukeuntzian. Bere aurkako akusazioak Villabonan bertan eraiki ziren (tartean Bautsita Cuevas atxilotzeaz akusatu zuten, Loiolako kuartelaren aurkako ekintza eta Mari Cristina Hotelarena besteak beste). Epaiketan 12 urte eta egun bateko espetxe zigorra ezarri zioten. Gero zigor errebisioa egin ondotik 6 urte eta egun bateko espetxe zigorra.
Oharrak
Estekak Kartzela
Frontea
Epaiketak

Agiriak

Command item
Command item
  
descripcionTema
erregistrorik ez dago erakusteko

Itzuli