Pertsonaia

Jose Adarraga Larburu
Historia
Villabonan jaio zen 1881ean. 1936ean hil zuten fusilatuta Hernanin. 1906ean apaiz egin zen. Urte askoan, Mexikon jardun zuen; gero, Gasteizen eta azkenik, Hernanin. Azken honetan fusilatu zuten, bertako hilerriaren pa- retaren kontra, 1936ko urriaren 17an. Gerra Zibilak eztanda egin zuenean, Joxek bere babesa eskaini zion Euskal Erkidego Autonomoan abiatu zen go- bernu autonomoari. Preso hartu zuten eta Ondarretako espetxera eraman. Gerra Kontseiluak heriotza zigorrera kondenatu zuen eta bere horretan bete zuen agindua. Bere anai bat, Juan Adarraga, Izquierda Republicanako kidea zen eta parte hartze zuzena izan zuen Euskal Autonomia Estatuaren eztabaidan, baita hauteskundeen prestaketan ere, lan asko egin zuen ezkerreko alderdien batasuna erdiesteko. Bere koinatu bat, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Batzorde Kudeatzaileko kidea izan zen. Ordurako hura ere exekutatu zuten.
Oharrak
Estekak Kartzela
Fusilamenduak

Agiriak

Command item
Command item
  
descripcionTema
erregistrorik ez dago erakusteko

Itzuli