Adolfo Lozano Olazabal Mauthausen-Guseneko kontzentrazio esparruan hilik suertatu zen 1941eko azaroaren 7an. Alberto Beafourt berriz, aske atera zen. Baina ez ziren villabonatar bakarrak izan gerra amaituta ihesari ekin eta atxilotuak izan zirenak. Adolfo Lozanoren inguruan sakon aztertzeko aukera izan badugu ere, honako lan honetan, kontzentrazio esparruak ezagutu zituzten beste villabonatar batzuk ekarri nahi ditugu lehen lerrora.

 Adolfo Beafourt Barrengedo

Villabonan jaio zen 1927ko irailaren 24ean. Bere jaiotze ziurtagiriaren arabera kale Nagusia 9ko lehen pisuan jaio zen. Aita, Juan Bautista Beafourt eta bere ama Isabel Barrengedo; 1901. urtean erroldatu zen, azken hau, Villabonako udal erroldaren arabera, Nagusia 5 etxepean. Urtebete beranduago Nagusia 9an. Udal Artxibategian (218-02 signatura) irakur daiteke, pasadako egoiliar gisara izen eman zuela amak, hau da ez zela egiazko hain ohiko bizitokia. 1903an berriz baja eman zuen etxe horretatik. Ez dago bestelako arrastorik Alberto Beafourten inguruan. Mauthauseneko Artxibategiaren arabera nazionalitate frantziarra zuen. Jaiotze agiriaren arabera baita Mauthauseneko Agiritegiaren arabera, ordea, argi dago Villabonan jaio zela. Aipatu agirian bertan zehazten da gurasoak Londresen bizi zirela eta jatorriz Baionakoak zirela. 1944eko martxoaren 22an atxilotu zuten Alemanek Frantziako iparraldeaneuren mendean hartu ondoren, Compiegne izeneko stalag edo espetxean egon zelarik. hasiera batean. Martxoaren 25ean, Mauthausenera eraman zuten. Han, 59544 zen bere preso zenbakia. Handik Guseneko azpi eremura trasladatu zuten, gero berriro Mauthausenekora. 1945eko maiatzaren 5ean geratu zen libre. Kasik urtebete egin zuen bertan. Baldintzapeneko atxiloaldia bezala kategorizatua izan zen bere kasua. Egun horretan, AEBko armadak kontzentrazio eremua askatu egin zuen. Datu bat, urte bereko martxoan, esate batera 84.000 preso zeuden Mauthausenen, eta horietako gehienak azpi kanpoetan barreiatuta (65.000 inguru). Mauthausen III graduko kontzentrazio eremua gisara identifikatua zegoen. Hau da gogorretan gogorrena.

 

 

 mauthasen 2                            beafourt mauthausen agiria

Iturria: Mauthausengo Memoriala Agiritegia, 2015                        Agiri honetan, irakur daiteke Alberto Villabonan jaio zela. Baita bere preso zenbakia ere zein zen.

 

Juan Peña Villarreal

18 urte zituen. 1939ko otsailaren 12an Argelesen preso hartu zuten. Gernika Berri batailoiko kidea zen.  Aipatu batailoia nagusiki EAJko kideez osatuta zegoen. Torneroa ogibidez. Gurseko kontzentrazio esparrura eraman zuten gero, bertan, Islote[1] C-B-15-G 5ean egon zelarik preso. 5429 zen bere preso zenbakia.

 

Martin Gonzalez

1939ko otsailaren 12an Argelesen preso hartu zuten. Gernika Berri batailoiko kidea zen eta 5563 zen bere preso zenbakia.

 

Angel Garcia Etxarren

 

1917ko maiatzaren 26an jaio zen. 20 urte zituen kontzentrazio esparrura eraman zutenean. Gernika Berri bataloiko kidea. 1938ko errenplazokoa. 1939ko otsailaren 12an atxilotu zuten Argelesen, preso atxiki zuten hasiera batean baina gero Gursera eraman zuten 1939ko ekainaren 27an (Islote B-P.M-G5). Libre geratu zen 1939ko uztailaren 14an. 5358 zen bere preso zenbakia. EAJ alderdiko ordezkaria zen eta pilotan jardun zen. Francisco Garcia eta Celedonia Etxarren zituen guraso.

 

Hilario Gracia Ilardia

 21 urte zituen eta UGTko kidea zen, arotza ofizioz. Karabineroa izan zen Herrialde Katalanetan. Karabineroak gorputz polizial armatua izan ziren, 1829. urtean sortu ziren eta haien egitekoa kosta eta mugen zaintza zen, kontrabandoa eta iruzur fiskalaren aurka egitearekin batera. 1940. urtean gerra zibila amaituta, Guardia Zibilaren eskuduntza izatera pasa zen. 1939eko otsailaren 2an Le Boulouen atxilotu zuten. Handik Saint Cyprieneko 12. kanpora eraman zutelarik. Gero, ordea Gursekora: Islote C-B1G4kora hain zuzen ere. Bere preso zenbakia 3304 zen. Kale Berria 3 zuten bizileku.

 

 Jose Telletxea Laskurain

1912ko irailaren 8an jaio zen. Nagusia 59an bizitu zen hasiera batean gero Nagusia 40an. Bere gurasoak sortzez nafarrak, Igantzikoak. 1933an gaixo zegoela eta San Antonio Abad ospitalean egon zela jakinarazten duen idatzia dago Udal agiritegian.1934ko erreenplazoan sartu zen ejerzitoan. 24 urte zituen Argelesen preso hartu zutenean. Gero Gursekora eraman zuten Islote A-B17-G1era atxiki zutelarik. UGTko kidea zen.Preso zenbakia berriz, 942.

 

 Alejo Ramos Arrate

 EAJko militantea. Herrialde Katalanetan aritu zen soldadu gisara Alpino batailoian. Gernika Berri batailoiko kide gisara atxilotua eta Argelesen preso atxikia 1939ko otsailaren 12an. Handik Gursekoera Islote Ara hasiera batean eta gero Islote C-B-G1kora. 1939 abuztuaren 1ean libre geratu zen. Pelotan ere aritzen zen.

 

 Jose Ignacio Garmendia Urkola

44 urte zituen atxilotu zutenean. Argelesen preso hartu zuten eta gero Gursera eraman zuten Islote C-B15-G-2 hasiera batean. Gero A islotera eraman eta handik atera zen libre 1939ko abuztuaren 28an.

 

 

Hauek aske geratzea lortu zuten. Adolfo Lozano izan zen bizirik ateratzea lortu ez zuen villabonatar bakarra.

 

 

2

3

Iturria: Oñatiko Probintzia Agiritegia

 

 

 

Informazio osagarria: el convoy de los 927 a Mauthausen  https://www.youtube.com/watch?v=0dqMix6nEos


[1] Islotea edo illota-ak, kontzentrazio esparruen baitan antolatzeko erabiltzen zuten taldekatze sistema zen. Taldekatzeko eta bertan zeuren atxilotuak graduatzeko eta sistema zen.