Senar emazte hauen inguruko berri zuzena izateko plazera izan dugu berriki. Lehen pertsonan, garai hartan iraultzaileak ziren senar emazte hauen egunerokotasuna sakon ezagutzeko hain justu eta egia esan plazer bat izan da.

Aritza Kultur Elkarteak, Angel Gorritxo eta Antonia Astiasaranen (Astiazarain, Antoniak berak idazten zuen moduari erreparatzen badiogu) berri bazuen. Ferroleko artxiboetan eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko artxiboetan aurkitutako informazioetan oinarritua. Dokumentuetan irakurri ahal izan dugu errepresioaren neurrigabetasuna bikote honekiko eta egia esan XX. mendeko pertsonai interesgarrienetakoak direla esatea ez dago soberan.

Bizitza osoa, borrokari emandako bizitza izan zela esan genezake. Komunismoaren printzipio eta baloreak azken muturreraino eraman zituztenak. Dagoeneko ezagun dira hainbat pasadizo, izan zituzten seme alabei jarritako izenak esaterako: Paz y Libertad eta Lenin. Edota maiatzaren 1ean beti bandera komunista zintzilikatzen zuela. Egia da inoiz ez zirela elizara sartu. Ez eta euren alaba Mertxe Amasako elizan ezkondu zenean ere.

Biak atxilotuak izan ziren eta sufrikario itzela jasan. Gero, behin aste geratuta, desterratuak izan ziren eta Luceni (Zaragozan) kokatu zuten bizilekua. Haien seme eta alabek ahal zen moduan han eta hemen eraiki behar izan zuten bizitza. Aritzak orain lehen eskuko informazioa du eta laster horren inguruko berri zehatza emango du.