Errepublikarren zerbitzu sekretuak antolatu zituen Ipar Euskal Herrian, Indalecio Prietoren zuzendaritzapean

Mi padre Anastasio Blanco Elola, no era irunés "de toda la vida", sino sólo desde que se casó con mi madre. Había nacido en Villabona, hijo de aquel ferroviario de Oropesa que nunca conocí y de una Elola, pariente pobre de aquel Elola que luego, con Franco fue ministro de Deportes.1

1902eko Urtarrilaren 14ean jaio zen, Villabonan, Kale Nagusiko 20.ean.

Gipuzkoa mailan militante sozialista esanguratsua izan zen.Indalecio Prietoren lagun mina. Baita Antonio Ortega Karabinarien buru eta gero 1936eko abuztutik, Gipuzkoako Gobernadore izan zenarena. Bien arteko harremanak, gauza asko ulertzen laguntzen digu. Peritu merkantila ogibidez. Bere aitaren ofizioa zela eta -trenbideetako langilea- Irun izan zuen bizitoki. Negozio desberdinak abian jartzeko tentazioak bultzatuta, Pasaian garraioarekin zerikusia zuen enpresa bat jarri zuen abian.

Politikarekin izan zuen bere lehen harremana 1930. urtean kokatu behar dugu, Donostiako Gobernu Zibilaren aurka burutu zen erasoan parte hartu zuelarik. Ondorioz, agintari militarrek zigortu egin zuten; errepublika aldarrikatzean, ordea, zigorra bertan behera geratu zen.

1932. urtean erregimenari men ez egitea eta errebelioari hauspoa ematea leporatuta zigortu zuten.2

Errepublikaren garaian, "El Sol" eta "La Voz de Guipúzcoa" egunkarietako berriemaile izan zen (Juan Usabiaga, diputatu errepublikarraren jabetzakoa, azken hau). 1933ko udazkenean "La Republica y los Carabineros" artikulu sorta idatzi zuen.

Anastasio gizon konprometitua zen sozialismoarekin. Bere emaztea, Margarita Aguinaga, berriz, Izquierda Republicanako kide oso aktiboa zen Irunen. Feminista, harreman estua egin zuen Clara Campoamor3 madrildar abokatuarekin. Semea eta alaba izan zituzten, Carlos eta Margari.

Politikaren eremuan bere parte hartze esanguratsuena ordea, Indalecio Prieto bere lagun pertsonalaren eskutik etorriko da. Aipatzekoa da Anastasio Irunen bizitzearen garrantzia, batetik, Irunek posizio estrategikoa suposatzen zuelako: "había que defender Irún para que los de Mola, los de Franco, los de Queipo, los fascistas no controlaran la frontera con Francia y no llegaran hasta Bilbao (Blanco:51) eta bestetik Ipar Euskal Herrian, bai Francoren aldekoek, baita italiarrek zein naziek ere, haien espioitza sareak antolatuak zituzten; halaxe egin zuten errepublikanoek ere Anastasioren bitartez.

Pedro Barrusok azterketa luzea egin du gai honen inguruan4. Aurretiaz ere errepublikarrak beste sare bat antolatzen saiatu ziren, Quintanilla sarea bezala ezagutua, Paris eta Burdeosetik gidatua gehien batean, baina huts egin zuen. Indalecio Prieto, Errepublikako gobernuan Defentsa Ministro izendatu zutenean, Anastasiok, Zerbitzu Berezien ardura hartu zuen bere gain eta Ipar Euskal Herrian errepublikaren defentsarako informazio-espioitza sarea antolatzea izan zuen zeregin nagusia, Hendaiako kontsulatuaren baitan lan eginez. Modu berean, Informazio Zerbitzu Militarraren (SIM) ardura zuen eta Indalecio Prietok konfiantza osoa zuen berarekin. Blanco sarea bezala ere ezaguna izango da Anastasiok antolatu zuen informazioa lortzeko sarea. Asko bidaiatu zuen eta haren senideek bere ausentzia luzeak jasan behar izan zituzten.

Gerra Zibila amaitu aurretik, Estatu Batuetara joan zen Normandie barkuan: New Yorkeko portura lur hartu zuen (1939 maiatzaren 1ean iritsi zen, barku berean Picasso pintorearen Guernica eraman zuten) eta handik autobusez Mexikora, 1939ko abuztuaren 21ean iritsi zen Veracruzera. Han, gerra amaitu ostean bertara babes hartzera joan ziren espainiar estatu osotik etorritakoentzat aterpea antolatzen jardun zen. Mexikon, Sinaia ontzian iritsi ziren herritarrei babes emateko komisioaren parte izan zen.

Mi padre pensaba salir en el Flandre, que zarpaba de Burdeos el 4 de Abril con algunos de los primeros refugiados que llegaron a México, pero se lo impidieron por no sé qué complicaciones con el visado. Muy poco después, debido seguramente a que alguna influencia debía tener aun entre algunos de los miembros del gobierno republicano recién derrotado, consiguió para fines de abril un pasaje de tercera clase en el Normandie para New York, a donde llego el 1 de mayo de 1939. El aquel viaje según se supo años después, llego también a New York nada menos que el Guernica de Picasso para su instalación en el Museo de Arte Moderno de New York, si mucho no me equivoco, por Juan Negrín y algunos otros políticos de la Republica, quienes, por supuesto viajaron en primera. (Blanco:91)

Handik gero Mexicora. Bertan, garatu zuen lan nabarmenena Txiapasen kokatu behar da,bertan arrantza industria sustatzen lan egin baitzuen. Politika zeregin guztiak albo batera utzita, hasiera batean Mariano Manresarekin batera, (honek, Vita buke ontzia gidatu zuen, non errepublikaren ondasun zenbait Mexikora eramateaz arduratu zen) arrantza enpresa bat abian jartzen saiatu zen, negozio horrek porrot egin zuen, baina; ondoren, Txiapas bertako arrantzale zenbaitekin kooperatiba bat antolatu zuen. Bere senideak D.F (Distrito Ferederalean) zeuden bitartean berak denboraldi luzeak egiten zituen Txiapaseko arrantzaleekin elkarbizitzen, itsasoaren alboan gogoratzen dute, etxola batean bizitzen.

Mexiko D.Fn hil zen 1982eko maiatzaren 16an.

Lekukotzak

1930 urtean ere Ondarreta espetxeko ziega ilunak zapalduak zituen dagoeneko, beste hainbat herrikide eta lagunekin batera. Clara Campoamorrek egin zuen haietako batzuen defentsa. Bere emaztearen militantzia feministari esker, ezaguna zuen Clara. Eta hark defendatu zuen.

Anastasio Blanco Elolaren immigrazio txartela. Mexicora ihes egin zuen, bere aurkako jazarpena medio.

Ondoko dokumentu honetan ikusi dezakegun moduan, 1935. urtean, sedizio akusaziopean, bi hilabete eta egun bateko zigorra jaso zuen.

1967 urtean Anastasiok Villabonako Udaletxera idatzi hau igorri zuen Mexikotik, Villabonan zaharrentzako egoitzarik ba ote zegoen galdezka eta baiezkoaren kasuan zer nolako baldintzak bete behar ote ziren.

Tomas Urrestarazu alkateak erantzun egin zion, zeuden zerbitzuen berri emanez. Akaso, Anastasio, urteak beranduago bere sorterrira itzulera prestatzeko ahalegina egiten ari zen.

0


 

1 Blanco Aguinaga,C. (2007): Por el mundo. Infancia, guerra y principio de un exilio afortunado. Alberdania: Irun.
2 Idem, 27 3 Clara Campoamor Rodríguez (Madril, 1888ko otsailaren 12a – Lausana, 1972ko apirilaren 30a) espainiar politikaria izan zen, emakumeen eskubideen babeslea eta sufragio unibertsalaren bultzatzaile nagusia Espainian.1888an jaio zen Madrilen eta Zuzenbide ikasketak egin ondoren abokatu lanetan hasi zen buru-belarri. Bide horretatik murgildu zen politikan. Sozialismora hurbildu zen lehenik, gero errepublikar zentristekin ibili zen, beti bere ideiei gehien hurbiltzen zitzaion esparru politikoa bilatzen. 1931n, Bigarren Errepublikan, diputatu aukeratu zuten Espainiako Kongresuan emakumeak aukeratuak izan zitezkeen, baina ezin zuten botorik eman –, eta posizio horretatik ekin zion emakumeen boto eskubidea lortzeko borrokari.1937an erbestera joan zen Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz. Lehenik Buenos Airesen bizi izan zen eta ondoren Suitzako Lausanan, hil arte. Erbesteko denbora guztian konferentziak emanez, liburuak idatziz eta emakumeen eskubideen aldeko lanean jardun zuen. Minbiziarekin hil zen Lausanan, 1972an. Bere gorpuzkinak Donostiako Polloeko hilerrian erraustu zituzten 17 egun geroago eta bertako familia baten panteoian lurperatu zuten.