Abenduaren 12an, Mauthausengo kontzentrazio esparruan egon ziren billabonatarrei omenaldia eskaini genien. Bi herritar egon ziren aipatu kontzentrazio esparruan. Bata, Adolfo Lozano, zeina bertan hilik suertatu zen. Bigarrenik, Alberto Beafourt, honek libre ateratzea lortu zuen.

2015eko urte hasieran argitara emango dugun bigarren liburua izango da. Bertan gerrate zibilaren ondorioak jasan zituzten herritarrengan jartzen dugu fokoa, haiei  egindako omenaldi bat da. Liburuak sarrera bat izango du, gerrate zibilaren inguruko gerturatze historiko bat. Liburuak beraz, helburu bikoitza du, batetik historia, ezkutuan gordetakoa, azalera ekartzea eta gerra eta krimena jasan zuten herritarrei gorazarre egitea, haiek ezagutzeko informazioa eskainiz. Liburua herriko liburudendetan izango da salgai.

Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Zuzendaria: Bertha Gaztelumendi

Gidoilaria: Xabier Urmeneta

Lan talde teknikoa: Ainhoa Urmeneta, Marino Pardo,Lander Arregi,Imanol Luke,Anartz Beobide.

Informazio iturria:Aritza Kultur Elkartea

Erakusketa, Gurea Zinean, 2014eko martxoaren 14etik 29ra burutu zen, beste astebetez luzatu behar izan genuen, erakusketaren arrakasta dela eta. 800 lagun inguru pasa ziren aipatu erakusketatik.