Anarkista1 konbentzitua, Troski ezizenez ezagutua, Oreretan jaio zen 1912. urtean. Villabonan bizi zen.

marcos ortegaGazte gaztetatik bere konpromiso politikoa nabarmena izan zen, CNT-FAIeko militantea, Gipuzkoan ehungintzako federazioaren Presidentea izan zen. Ondo ezagutzen zuen ehungintza mundua. Villabona bera, erreferentzia zen horretan. Salvadora hemen kokatua baitzegoen. Haurrek egin beharreko lanen inguruan kezka berezia zuen eta aipatzekoa da, haurrek lana egiteko adina 12tik 14ra luzatzeko gogor jardun zen lanean. Gertutik ezagutzen zuen ehungintza.Salvadora Villabonan kokatua baitzen. Haurrek zituzten nazioarteko eskubideei jaramon eginda gogor egin zuen, lortu arte.comision clasificadora

Modu berean, kezka berezia zuen haurren alfabetatzearekin. Herriko eskola bakarrean, hango irakaslearekin elkarlanean aritu zen. Alfabetatzea, norbere autonomia garatzeko aukera errealtzat hartzen zuen berak.

1936 urteko uztailean Marcosek dena utzi eta armak eskuetan II Errepublika defendatzeko erabakia hartu zuen. Malatesta2 eta Isaac Puente3 batailoietan parte hartu zuen.
Astuariasen kokatua dagoen Deva ibaiaren arroan zauritua izan zen, zauriak sendatu eta berriro itzuli zen borrokara, frentera. 1937. urtekoa uda amaitzear zela atxilotua izan zen Santanderren.
Erregimenarentzat Marcos pertsona oso arriskutsua zen. Gerra amaitzear zela ere bere aurkako erasoak ez zuen etenik izan: bere ondasun guztiak bahituz (ikus hori adierazten duen dokumentua).
Aipagarria da Marcosekin batera bere senideek ere sufritu behar izan zutena, aitak (Felix Ortega) eta anaia Ciriaco eta Martinek. Ciriaco ere frentean jardun zen borrokan, sozialistekin baina. Martin berriz, beste anaia, Puerto Santa Mariako kartzelan presorik gazteena izan zen.
Bere konpromiso politikoa garesti ordaindu behar izan zuen.
Ezkondu zen eta alaba bat izan zuen.
Bere alabaren esanetan, bere aita garai hartan oso aurrerakoia zen eta horregatik jaso zuen zigor gogorra. Jakin min handiko gizona, irakurle amorratua, intelektuala zen, bere bizitzaren antolaketa ezkerreko baloreetan oinarrituz eraiki zuen.
Aipatu lehen aldiz Villabonan Visa moduko sistema bat abian jarri zuen. Lehentasunezko lehengaiak erosteko bono sistema bat asmatu zuen, non herriko zein eskualdeko komertzioetan, herritarrek erosi zezaten sistema berria asmatu; hartara eroste ahalmen urria zutenei laguntzen zitzaien produktuak erosten, ordaintzeko baldintza egokietan; lan honen koordinazio guztiak berak zuen, bueltan, berak komisio bat eskuratzen zuen. Aipatu sistema honek 80 hamarkada arte iraun zuen.
57 urte zituen hil zenean. Bere heriotzak samin izugarria eragin zuen Villabonan, herritarrak kalera atera ziren Marcosen gorputza hiletan laguntzeko eta lantegiak itxi zituzten, bertako sirenak jotzen zituzten bitartean.
Marcosek eta bere familiak pairatu behar izan zutena, ziurrenik dokumentu honetan ikus ditzakegu.
Gero, kartzela eta zigorra.

 

informe1 informe2camarada

 



1 Anarkismoa gobernu (estatua), hierarkia eta autoritate mota guztiak deuseztatzeko mugimenduen izen orokorra da. Anarkisten ustez, gizartearen antolakuntza hobea lor daiteke gobernu barik, eta hura lortzeko era ugari proposatzen dituzte. Anarkisten ustetan, ezin da "harreman etikorik" izan gizarte bateko herritarren artean, beraien gogoz kontra eginez gero; hortaz, anarkismoak norbanakoen askatasun osoa bilatzen du.Anarkismoa beste izen batzuekin ere izendatu izan da edo izendatzen da, esaterako: komunismo libertarioa, sozialismo libertarioa, anarkia, akrazia, etab.
2 Errico Malatesta (1853-1932), italiar anarkismoaren teorikoaren omenez. Bere La Anarquia liburua erreferentzia ukaezina da anarkismoaren teorizazio klasikoan.
3 Isaac Puente (1896-1936), mediku anarkista, Aran zuen bizileku, Marcosen moduan CNT-FAIeko militante aktiboa izan zen.