Daniel Arrillaga, Cipriano Cardenal, Juan Echenique, Maximino Erostarbe eta Adrian Quintana villabonatarren fusilaketa.

Armada frankista Amasa- Villabonara 1936ko abuzturen 16an sartu zen. Irailaren 29an atxilotu zituzten Daniel Arrillaga, Cipriano Cardenal, Juan Echenique, Maximino Erostarbe eta Adrian Quintana herritarrak eta Tolosako espetxean sartu. Cipriano Cardenalen izeba batek fidantza ordaindu eta lortu zuten 1936ko urriaren Cipriano aske uztea Arrillaga, Echenique eta Erostarberekin batera. Adrian Quintanaren askatzea, ordea, ez zuten lortu.

 

tabla1

 

Dokumentu ofizialen arabera soilik Arrillaga eta Erostaberen konfirmazioa dugu Beran lur emanda daudela. Beste hiruen kasuan ez dugu baieztapen hori egiteko daturik. Egia da, ordea, ikerketa lerro desberdinek eta haien senideek garaian egindako bilaketek baieztapen hori egiteko nahikoa informazio eskaintzen digutela.

Hona hemen, heriotzaren karabana hau pairatu zuten pertsonen zerrenda osoa:

 

tabla2

 

 

1936ko azaroaren 13an, Agiritegi desberdinetan aurkitu ditugun zerrenda hauetan ikus dezakegun moduan, Donostian norbaitzuk erabaki zuten, Tolosan preso egon ondotik, Ondarretakora eraman eta hurrengo egunetan fusilatzea hogeitalau pertsona hauek. Tolosan preso zeuden hogei pertsonei gehitu zitzaizkien, aurretik fidantzapean askatu eta aipatu ditugun lau pertsona hauek . Denek amaiera berbera izan zezaten erabaki zuten nonbait.

Villabonako Udal Artxiboetan aurkitua (1978). Bertan Madrilen kokatua dagoen Barne Politikako Arduradun Orokorrari Juan Echeniqueren emazteak, Ramona Etxeberriak, eskari bat luzatzen dio Villabonako Udalatxearen bitartez. Luis Merino Arregi zen garai hartan alkate.

Villabonako Udal Artxiboetan aurkitua (1980). Karlos Etxenike alkate zenak, ziurtapen hau egiten du Maximino Erostarberen senideen eskariz.

Cipriano Cardenal, bigarrengo aldiz atxilotu ondoren Ondarretako espetxetik aske utzi eta fusilatua izan zen, gero. Ciprianoren familiak jakin ahal izan zuen egun haietan Oiartzun inguruan herritar asko fusilatu zituztela. Bertara joan eta ingurutan galdezka ibili ondoren Berako hilerrira iritsi ziren. Han ikusi omen zuten Bera hilerriko enterradoreak gerrian zeramala jantzita Cipriano atxilotu zutenean zeraman gerriko berbera. Horrela jakin zuten beraien senitartekoa zela Berako hilerrian lurperatu zutenetako bat.

Cipriano Cardenalek amari idatzitako eskuizkribua. Bitan atxilotua, azkena 1936ko Azaroaren 13an, 14ean, hurrengo egunean, espetxetik hemen erakusten dugun eskutitza amari igorri zion. Gutuna bera eta nori zuzendua den zehazten duen agiria dituzue hauek. Hiru egun beranduago fusilatu zuten 19 urte zituela.

Harrobitik, hilerrira exekutatzeko

Donostiako Ondarretako kartzelatik preso ekarri eta Beratik gertu fusilatu ondoren, hilerrian lurperatu zituzten. Ehundik gora pertsona lurperatu omen zuten bertan, eta momentuz, hamabi fusilaturen izen abizenak ziurtatu ahal izan dira, agiri ezberdinen bidez. Gu beste bien izenak ziurtatzeko moduan gaude: Cipriano Cardenal eta Adrián Quintana Ereña, amasa-villabonatarrak, biak.