Zer da Estatu kolpe bat?
Villabonako Udalean aurkitutako dokumentu ederki erantzuten du egindako galdera. Ez du bestelako azalpenik behar... la salvación de esta... zer salbatu nahiko ote zuen 40 urtez mina eta sufrikarioa eragin besterik egin ez zuen honek? Villabonara behintzat bere aliatu eta lagunek salbazio gutxi eta min asko ekarri zuten.

Amasa Villabonan frankistak sartu ziren eguna adierazten du baita zenbat biztanle zituen ere. Mateo Arismendi parrokoak sinatua da. Dokumentu honen datari erreparatzen badiogu, Mateo parrokoak jakingo zuen bada ordurako Villabonakoak ziren 4 ume hilak zirela Donostian, italiar hegazkin batek jaurtikitako bonben ondorioz. Idatzi honetan ez da aipatu ere egiten. Idazkera argi adierazten du bera norekin zegoen.

Egilea: Amagoia Iban. Lotura

Felix Padin Gallo (Bilbo, 1916ko uztailak 9) Marcos Ortega Aldayrekin batera Isaac Puente Bataloian

Gaur bi hilabete justu, Miranda Ebroko (Burgos, Espainia) epaitegi atarian zegoen 98 urteko anarkista hau. Egun hartan, Maria Servini epaile argentinarrari Francoren preso eta esklabo urteetan bizi izandako izugarrikeriak kontatu zizkion.

Egilea: Joxemi Saizar Arostegi. Lotura

Gerran protagonismo berezirik izan ez zuen pertsonaia da gaurkoa, beste gazte asko bezala Francoren altxamenduaren kontra boluntario izena eman zuena. Mekanikoa, lurperatzaile baten semea eta gaztetan umezurtz gelditu zena. Kapitain izatera iritsi zena frontean 21 urterekin. Borrokan aritu ondoren, kartzela ezagutu zuena gerra garaian eta ondorengo frankismoan. Baina zerbaitetan nabarmendu bazen, bertsogintzan izan zen.

Egilea: Urko Apaolaza. Argia astekarian argitaratuko artikulua 2014eko irailaren 2an.

1936KO GERRA VILLABONAN

Oroimen historikoaren berreskurapenean pauso garrantzitsuak eman dituzte Villabonan azken urteotan.

Egilea: Amagoia Gurrutxaga Uranga. Zarautzeko postalak - 36ko Gerraren egilea. Lotura

Valeriano Saizar Arteaga. Villabonako alkate izana. Itzala zuen herrian, ilargipean lurperatu zuten Zarauztik Orioko gainerako bidean, 1936ko urriaren 9tik 10erako gauean. Epaitu gabe exekutatu zuten, beste hainbatekin batera; zarauztar talde bat aritu zen lan zikin haietan herrian zabaldutakoaren arabera. Tolosako epaitegiko heriotza agirian, “gerran, suzko armaz” hila zela idatzi zuten (*).

 

Frankismoak gure herrian eragindako ondorioak aztertzen, Valeriano Saizar Arteagaren hilketa gertakizun latz bat da, beste askoren artean. Villabonan osotara hogeita bederatzi pertsona suertatu ziren hilik, horietatik 14 fusilatuta. Tartean, udal hautetsi, alkate eta enpresa gizon hau. Bere delitua bistan da abertzalea izatea zen. 72 urte zituen Valerianok tiroz akabatu zutenean. Bere bizitza Amasa Villabonako Udalari oso lotua egon zen.

Egilea: Amagoia Gurrutxaga Uranga. Zarautzeko postalak -36ko Gerraren egilea. Lotura